Euskal Herriko Neska* Gazteon Mugimenduak web gune bat sortu du saretze prozesuan aurrera egiteko

Euskal Herriko neska* gazteon mugimenduak Euskal Herriko Mugimendu Feministaren V. jardunaldien aurretik topaketa propioak antolat uzituen Lizarran. Bertan 400 bat neska* bildu ziren asteburu batez, elkarrekin eztabaidatu eta aurrera begirako erronkak markatzeko. Saretzeko mekanismoak edukitzea ezinbestekotzat jo zuten. Hori dela eta, web gunea sortu dute eta, diotenez, “Covid19-ak eragindako krisiegoerak, ideia  errealitate bihurtzeko prozesua azeleratu” egin du.

Web gunea sare sozialak baino nahiago dutela adierazi dute komunikatu batean: “Sareetan bizi-eredu eta estereotipo hegemonikoak erreproduzitzen dira batez ere, eta horrek eragina bazuen neska* gazteongan Covid19a heldu aurretiko bizitzan, itxialdia hasi genuenetik eragin hori biderkatu egin da”.

Helburua “sareetan feminismotik eragitea eta gure buruak eta etxeak feminismoz bustitzea” dela azaldu dute. Web orrian Euskal Herriko neska* gazteon mapa osatu, burututako dinamiken berri eman, borrokarako tresnak konpartitu eta momentuko erronkak plazaratuko dituzte. Web gunea“borrokarako tresna izatea”nahi dute, “Euskal Herriko hainbat txokotan feminismoan lanean dauden neska* gazte guztiontzat”.