Izen-ematea: urriaren 2ra arte
Datak: urriaren 5etik azaroaren 8ra
Iraupena: 20 ordu (prestakuntza egiaztatua)
Hizkuntza: euskara
Emakundek Ekonomia Feministari buruzko ikastaroa antolatu du, ekonomia genero-ikuspegitik ulertu eta aztertzeko. Prestakuntzak pertsonen bizitzak eta zaintzak jarduera ekonomikoaren erdigunean jartzen dituzten ikuspegi berriak landuko ditu, egungo eredu ekonomikoen inguruan hausnartzeko eta proposamen alternatiboak eraikitzeko tresnak eskainiz.
Informazio gehiago eta izen-ematea: Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea.

