Bernd Langer aktibista antifaxistak Euskal Herria bisitatuko du

Rosa Luxenburg taldeak Bernd Langer aktibista antifaxista alemaniarraren Euskal Herriko bira antolatu du. Aste honetan, Langerrek Hegoaldeko lau hiriburuak bisitatuko ditu eta hainbat herri ere bai.

Alemaniarra hainbat mugimendu antifaxistatan ibili da azken 40 urteetan. Arteaktibista, historialari eta idazlea da. Bere liburuen artean ‘Antifa: Mugimendu Antifaxista Alemaniarraren Historia’ eta ‘Ekintza Antifaxista, ezker erradikaleko mugimendu baten historia’ aipatu daitezke.

Biraren antolatzaileek diotenez, ekitaldietan “Langerrek antifaxismoaren historiari –duela 100 urte inguru sortutako mugimendua- sarrera bat egingo dio. Azken 30 urteetan zentratuko da, mugimendu antifaxista berri bat sortu zenean herrialdean zehar zabaltzen ari ziren joera faxistei aurre egiteko”.

Mugimendu antifaxista Alemanian nazien kontrako borrokan zentratu bada ere harago joan da eta antikapitalista egin da.  ‘Neues-Deutschland’-i emandako elkarrizketa batean zera azaldu zuen Langerrek: “Nazien kontrako borroka lideratu genuela esan dugu beti baina atzetik kapitala dago. Faxistak kapitalismoaren txotxongiloak dira eta horrek helburu desberdinetako erabiltzen dituzte”.

Bira bihar hasiko da Gernikan.

Hitzorduak hurrengoak dira:

  • Otsailak 12- Gernikara bisita, Bermeon hitzaldia. Kabidxen, Arana Goiri Tar Sabinen Enparantza Plaza, 19:00etan
  • Otsailak 13 Hitzaldia Bilboko Zirika! gunean, Erronda kalea 12, 19:30ean
  • Otsailak 14 Bisita eta hitzaldia Iruñean. Katakrak liburudendan, Nagusia Kalea, 54an, 19:00etan
  • Otsailak 15– Zaramaga auzoa, Gasteiz. Bisita M3moria-Gunean, Fermín Lasuen 5,  10:00etan (Martxoak 3, Errekaleor).
  • Otsailak 16. ‘Intxortako ibilbide giatua’. Elgeta, 10:00etanRosa Luxemburg talde motorrak, Bilboko IPES elkarte, Baskale euskal-alemaniar elkarte eta Sare Antifaxistaren laguntza izan du bira antolatzeko. Azken talde honek  Bernd Langerren obra nagusia -Antifaxismoaren Historia- gaztelerara itzuliko du.