JARKI antolakunde iraultzaileak klase feminismoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Eztabaida eta formakuntzarako espazioak sustatu nahi ditu, “kontzientzia sortzeko bidean”. Nahiz eta hasiera batean jardunaldiak Gernikako Astran egin behar ziren, Covid-19ak sorturiko egoera dela eta, Astrako asanbladak espazioa ixtea erabaki du.
Hala ere, antolakundearen aldetik jardunaldiak egiteko “konpromiso irmoa” dagoenez alternatibak bilatu dira. Hori dela eta, Durangoko Landako Gunean egingo dira jardunaldiak aurreikusitako egunetan data mantenduz (irailaren 4, 5 eta 6an). Dena den, espazio berriaren eskakizunak direla eta, egitaraua egokitu egin behar izan da.
Larunbateko egitarauan ondorengo aldaketak egongo dira: alde batetik, Isabel Benitezen “La relación entre el capitalismo y el patriarcado” hitzaldia goizeko 11:00etan izango da eta ez da Landakon egingo, streaming bitartez baizik.
Bestalde, egun horretako hitzaldiak 14:30ean hasiko dira Landakon bertan. Horrez gain, egun horretako bazkaria bertan behera geratuko da. Jardunaldiak streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da (klikatu hemen sartzeko)