URTARRILAK 10 | DURANGO 
WikiEmakumeOK DOnKumental KORALboratiboa

Eguna: urtarrilak 10. 18:30ean
Lekua: Otamotzena Auzogunean (Errotaritxuena, 12-13). Durango

WikiEmakumeOK DOnK, abesti baten bidez, Wikipediako editore-taldearen prozesua kontatzen du Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratuz. Emakume horiek azaltzen dute nondik datorren ekimena, zer egiten duten astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko, mundu digitalean ere, berdintasun handiagoa lortzeko. Kontakizunak ikus-entzunezko metafora bat ehuntzen du, musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazio-asmo argi bat azaltzen, Euskal Herriko hainbat herrietako errealitatea islatuz.