M8 aurtengo leloak sistema eraldatzera gonbidatu gaitu. Pandemiaren oztopoen gainetik, milaka feminista irten ziren Euskal Herriko kaleetara kapitalari, arrazismoari, prekarietateari, neoliberalismoari, biozidioari eta zapalkuntza guztiei planto egitera. Ekintza batzuk igandean burutu ziren.
Manifestazioak oso ugariak izan ziren, eta jai giroan egin ziren, Iruñean izan ezik, bertan neska gazte bat atxilotu baitzuten Parlamentuaren beheko aldean kateatzeagatik. Ekintza horretan zauritu batzuk egon ziren, atxilotua barne.
Aiaraldeko mugimendu feministak eta Tubacex enpresako langile emakumeek goizean goiz egin zuten protesta. Erresidentzietako langileak euren aldarrikapanak eraman zituzten Donostiako kaleetara. Pentsionistak, ere bai, hainbat tokitan. Durangon, Andereak elkartekoek prostituzioaren abolizioaren kontra kartelak ipini zituzten herrian zehar.