Lodifobia aztertzeko ‘jatunaldiak’ Gernikan

Euskal Herriko lodiek, fokek, potolek, baleek, ixkuek, rellenitek eta obesa morbidek sofetatik altxatzea erabaki dute Gernikan Euskal Herriko lehen Jardunaldi Lodiak, ‘Jatunaldi lodiak, ezin kabitu!’, antolatzeko.

Topaketa gaurtik iganderarte egingo da lodifobiak zeharkatutako gorputzen politikak aztertzeko. “Hiru eguneko irla bat sortu nahi dugu Euskal Herria patriarkal eta gordofoboaren baitan elkarrekin egoteko; pentsatzeko, jolasteko, tripak eta izterrak elkarri igurzteko, lardaskan aritzeko, jateko eta konspiratzeko espazioa sortuko dugu”, adierazi dute antolatzaileek idazki batean.

Aliantzak

Borroka eta gozamenerako espazio propioa sortu nahi dute, azken hilabeteetan egosten ari diren Euskal Herriko potolen arteko aliantzak indartzeko.

Irakurri komunikatu osoa hemen eta ikusi egitaraua hemen.