Literaturzale Feministen Topaketak Gasteizen

Literaturzale Feministak biltzen dituen Sareina taldeak topaketa bat antolatu du uztailaren 1 eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxearen laguntzarekin.

Jardunaldietan liburuaren sektoreko hainbat eragile egongo dira. Hitzaldiak, lantegiak eta mahai-inguruak eskainiko dira eta argitaletxeek, irakurleek eta idazleek hartuko dute parte.

Egitarauan izen ezagunak daude, Laura Mintegi, Karmele Jaio edo Itziar Ugarte kasu. Antolatzaileek ikusgaitasuna aldarrikatzen zuten hiru idazle omenduko dute: Mariasun Landa, Itxaro Borda eta Arantxa Urretabizkaia.

Egitaraua, beheko irudian eta izen-imatea, hemen

Imagen

Sareina emakume feminista literatura zaleen eta euskaldunen elkartea da. Gema Lasartek, Amaia Alvarez Uriak, Josune Muñozek eta Iratxe Retolazak bultzatu zuten.

2007ko ‘Argia’ko ale batean Ilaski Gaintzak bere izena eta izana azaldu zituen: “Sareina emakume lanbide bat da, saregileena alegia. Historiatik horrelako zerbait berreskuratu nahi zuten; metaforikoki azaldu sarean daudela, sareak egin nahi dituztela euren artean eta sareetan dauden hutsuneak bete nahi dituztela. Garai bateko parkeetatik hasi, portuetara pasa eta bat-batean, oso denbora gutxian Interneten nabigatzen hasi direla adierazteko ere baliagarria izan zaie izena: sareak eman die emakumearen izatea hariekin eta jostorratzarekin lotzeko metafora ezinhobea eman die. Izenak berak eman die izana eta etorkizuna”.