Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna Durangon ospatuko da bihar. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailak antolatu du hamaseigarrenez.
Jardunaldian Landa XXI elkarteak lideratzen duen ‘Zuhaitza’ proiektua aurkeztuko da. Egitasmoak hiru belaunalditako emakumeen irudiak eta testigantzak jasotzen ditu. Halaber, ‘El Colletero’ esperientzia ezagutzeko aukera egongo da. Emakumeek zuzentzen duten Errioxako elkartea da eta landa eremuan kokaturiko Nalda herrian hazkunde jasangarria eta berdintasuna bilatzen du.
Bestalde, 2015ean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Landa Emakumeen Estatutua garatzeko egiten ari den lanari buruz hitz egingo da.
Jardunaldia San Agustin Kultur gunean hasiko da 09.30ean. Ongi etorriaren ondoren, 10:00etan Landa Emakumeen Estatutuaren egoera azalduko da. 10.30ean El Colletero elkartea aurkeztuko da, hain zuzen, haren ibilbidea, misioa, bisioa eta esperientziak.
11.45ean ‘Zuhaitza’ proiektuaren berri emango da. 13:00etan jardunaldiari amaiera emango zaio eta ondoren bazkaria egongo da.

Albistearekin lotutako artikuluak
Feminismoak 16 martxoa, 2026
“Oraindik ere izen propio asko aldarrikatu behar ditugu esparru artistikoan”
Isilarazitako arte feministaz eta sortzaile gutxituez mintzatuko da Alaitz Muro Durangoko Museoan, ‘Art Monsters’...
Feminismoak 10 martxoa, 2026
Emakundek online eskolaren hirugarren edizioa jarri du abian
Webgunearen bidez, hainbat gairi buruzko doako eta kalitatezko 33 ikastaroren eskaintza eskura daiteke
Feminismoak 9 martxoa, 2026
«No lleva a ninguna parte prohibir a menores de 16 años el acceso a plataformas digitales»
Estibaliz Linares, experta en ciberviolencias machistas, participará este sábado en un cinefórum feminista sobre...

