Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren barruan, Abadiñoko Udalak hainbat jarduera berezi programatu ditu LGBTIQ+ kolektiboaren ikusgaitasun sozialean eta publikoan aurrera egiteko eta sexu orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminazioa desagerraraztea sustatzeko. Gainera, udal eraikinek sexu aniztasunaren aldeko pankartak izango dituzte.
E28a dela eta antolatutako programak narrazio antzerkia eta bertsoak batzen dituen eRRe proiektua barne hartzen du, LGTB+ kolektiboak arauan duen posizionamendua genero-ikuspegitik aztertzeko. Edurne Azkarateren zuzendaritzapean, Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Ohiana Arana igoko dira oholtzara. Hilaren 30ean izango da, 19:00etatik aurrera, Trañabarren plazan, eta euria egiten badu, eRRe eskoletako aterpera lekualdatuko da.
Bestalde, 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako graffiti-tailerra programatu da, hilaren 28an, 10:00etatik 13:00etara, Traña-Matienako Galizia plazan. Kasu honetan, sorkuntza proposamena LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko Nazioarteko Egunak sustatzen dituen koloreen eta berdintasun- eta aniztasun-balioen ingurukoa izango da. Jarduera horretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da Mediatekan, Errota Kultur Etxean edo udalaren webgunean (zerbitzuak – Gazteria – Gazte Uda).
“Aurrera jarraitu behar dugu gizarte integratzaileagoa, ekitatiboagoa eta sexu-, generoeta orientazio-aniztasunarekiko solidarioagoa eraikitzen, eta sexualitatea bizitzeko eta generoa adierazteko modu guztiak erabat aitortu eta errespetatu behar ditugu. Ildo horretan, garrantzitsua iruditzen zaigu gazteenekin lan egitea, sakoneko lana da, baina gizarte bidezkoagoaren alde egin behar dugu, gura dugun gizartearen alde”, azaldu du Rosa Miguel Abadiñoko Udaleko Berdintasun eta Aniztasun zinegotziak.
Azkenik, Abadiñoko Udalak Mugimendu Feministak antolatutako aldarrikapenekitaldietan parte hartzeko deia egiten die herritarrei, ikusgaitasuna emateko eta sexu askapenaren inguruan sentsibilizatzeko: ekainaren 28an manifestazioa, 19:00etan Traña-Matienan, eta ekainaren 30ean, 21:00etan, Yogurinha Borovaren ikuskizuna Zarrako aparkalekuan.