Kote Cabezudo epaituko dute berriz

Kote Cabezudo argazkilari donostiarra berriz ere epaituko dute, bere biktimetako baten irudiak Internetetik ez kentzea leporatuta; irudietako emakumea adin txikikoa zen irudiak egin zituztenean. Epaileak irudi horiek kentzea agindu zion bere garaian, eta agindua ez betetzea egozten diote Cabezudori.

Asteartean egingo dute epaiketa, Donostiako Epaitegian. Epaiketa aurretik egiten saiatu dira, bi aldiz, baina bietan bertan behera utzi dute: Lehenengoa, 2021eko martxoan, defentsak eskatu zuelako auzi nagusiko dokumentu bat aintzat hartzeko. Bigarrena, 2021eko urrian peritua oporretan zegoelako.

Cabezudo Martuteneko espetxean dago gaur egun, 28 urteko eta bi hilabeteko zigorra betetzen, bortxaketa delitu batengatik, sexu abusuen beste batengatik, haur pornografiako sei deliturengatik eta iruzurreko bi deliturengatik.

Berri hau Hirutxuloko Hitza argitaratu du