OTSAILAK 9 | YOUTUBE 
Hitzaldia ‘Aitaren etxea’, Karmele Jaioren eskutik

Eguna: otsailak 9. 19:00

Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko bideei buruz hitz egiteko aukera izango dugu, baita generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelari buruz ere. Maskulinitatearen eraikuntza sozial eta kulturalari buruz hausnartzeko gonbidapena dugu hauxe, beraz. Alegia, guztiok oinordetzan jasotzen ditugun eta nahi dugun modukoak izateko askatasuna mugatzen diguten genero-rol zurrunei buruz pentsatzeko lekua izango da.

Streaming: https://www.youtube.com/watch?v=VGB3cSez4CQ

Hizkuntza: Euskara

Dinamizatzailea: Gema Lasarte Leonet, ‘Feminist Agenda euskal literaturan’ Irakurle-klubaren koordinatzailea.