Olatu baten erdian gaude, Eskuineko nazionalismoaren, nagusitasun zuriaren, faxismoaren, tiraniaren, gorrotoaren eta migratutako pertsonen beldurraren gero eta olatu handiago baten erdian.
Garai honetan nagusi dira, Misoginia, feminizidioa, homofobia, transfobia, zikoizkeria korporatiboa eta klima-suntsiketa.
Hala ere, gure ustez, ezin ditugu garaitu beren armak berdinak erabiliz, faxismoa, bortxatzaileak, klimaren ukatzaileak eta planetaren arpilatzaileak
Ez gara inoiz izango haiek bezain krudel, errukigabe, gutiziatsu edo hiltzaileak, eta ezin dugu eta ez dugu geure burua utzi nahi haien zinismo, gorroto, banaketa eta suntsipenean hondoratzen.
Horregatik erabiltzen dugu gure gorputzen mugimendua, askatzen dugun energia indar askatzaile bihutzeko, etorkizun berri bati ateak zabaltzeko.
Bortxaketak, erasoak, intzestuak, sexu-jazarpena, emakumeen genitalen mutilazioa, sexu-esklabotza, eta salerosketa amaituko duen indarra.
Tsunami honek gure bizitzetatik kanpo utziko ditu, haurren ezkontza, feminizidioa, sexu-, genero- eta ugalketa-zapalkuntza, eta LGTBI komunitateekiko indarkeria.
Helburu horiekin guztiekin zutitzen gara, kulturaren armak erabiliz.
Kapitalismoa, kolonizazioa, arrazakeria, inperialismoa, gerra eta hondamendi klimatikoa amaitzeko zutitzen gara, gure ongizatea eta, bereziki, pertsona ahulenena suntsitzen ari baitira.
Gure gorputzen energiarekin iraultza egiten dugu
(Andereak elkarteak antolatutako ekitaldiaren ondoren irakurri zen komunikatua)