Emakumeentzako ‘Nola hitz egin jendaurrean’ tailerra Berrizen

Berrizko Udaleko Berdintasun Sailak ‘Nola hitz egin jendaurrean’ doako tailerra antolatu du urriaren 14tik azaroaren 18ra bitartean, ostegunetan 17:30etik 20:00etara Kultur Etxean.

Berrizko emakumeei zuzenduta, tailer honen helburua jendaurrean hitz egiteko trebetasuna eta segurtasuna garatzea da. Horretarako, beldurrak identifikatu eta aztertuko dira, eta horiei aurre egiteko teknikak praktikan jarriko dira, betiere generoak komunikazio-prozesuan duen eragina kontuan hartuta. Gainera, diskurtsoaren osaketa ere landuko da.

Metodologia parte-hartzailea izango da. Teoria, taldeko hausnarketa eta praktika uztartuz.

Tailerra euskaraz izango da eta taldeak gehienez 12 partaide izango ditu eta izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da, gizarte3@berriz.eus helbidean eta 946 824 525 telefonoan.