Bizkaiko zahar-etxeetako langileen 12. greba eguna

Bizkaiko zahar-etxeetako langileak Bilboko Gizarte Ekintzako egoitzara arte joan dira gaur, azaroak 23, manifestazioan. Egungo zaintza-ereduaren eta pairatzen duten lan-egoeraren aurka agertu dira eta beraien aldarrikapenak jasotzen dituen mural bat sortu dute.

“Egungo zaintza-ereduak duen egoera larriaz gain, azken bi urteetan inolako lan hitzarmenik gabe jardun behar izana”, kritikatu du ELAk. Gainera, GUFEko lankideekin alderatuta, %40 gutxiago kobratzen dutela ere gogorarazi du sindikatuak.