Bilgune Feministak topagunea antolatu du Oñatin bere 20. urteurrenerako

Bilgune Feministak topagunea antolatu du ekainerako Oñatin 20. urteurrenean. Antolatzaileek aurreikusten dutenez, 11 eta 12ko asteburuan, Euskal Herriko hainbat txokotako kide feministak elkartuko dira Gipuzkoako udalherrian. “Horretarako lanean ibili gara buru belarri, duela hilabete batzuetatik”, diote. 

Oñatiko frontoian kokatuko da topaguneko gune nagusia. Larunbatean mahainguru, tailer eta ekintzetan sexu eta genero disidentizak izan duen ibilbideaz eta zaintzaren potentzialidade politikoaz hausnartuko da.  Sormenerako tailerrak ere antolatu dira.

Iluntzean ekitaldi nagusia izango da eta ondoren Ginger Zarauzko taldeak urteurreneko abestia aurkeztuko du. Ondoren, IRA, Chocolate Remix eta DJ Miauren musikaren erritmoan dantzatuko dute bildutakoek.

Anariren kontzertua

Igande goizean, Nomadak Gaittun azokan emakume sortzaile eta artisauen lana erakutsiko da. Inguruko elikadura taldeekin batera egindako herri bazkarieta Anariren kontzertuarekin amaituko da topagunea. 

Lo egiteko herriko hainbat espazio erabiliko dira eta furgonetentzako parkinga ere izango da. Bertaratzeko sarrerak, online eta Euskal Herriko hainbat txokotan zein sarean daude eskuragarri 40 eurotan.

Ekainera bitartean, herri eta auzoetan aurkezpenak egingo dituzte Bigunekoek sarea elkartu eta indarrak batzeko. ‘20 urtez paradisuak erretzen, elkarrekin, behetik gora dena aldatzen… Eztandak dardara gaitzala’ izango da topaketaren leloa.