Bilgune Feminista eta Itaia haurdunaldi subrogatuaren eta gai horren inguruan datorren astebururako Bilbon antolatutako kongresuaren aurka agertu dira. Itaiak elkarretaratzea deitu du ekitaldiaren egoitzaren aurrean, Azkuna zentroan. Bihar 15:00etan izango da. Bi taldeek komunikatuen bidez azaldu dituzte beren jarrerak.
Bilgune Feministaren komunikatua
Uztailaren 20tik 22ra Bilboko Azkuna zentroan haurdunaldi subrogatuaren inguruko I. Kongresua egingo da eta horrek ekar ditzkeen ondorio eta diskurtsoek kezkatzen gaituzte.
Espainiar Estatuan legez kanpoko praktika da haurdunaldi subrogatuarena, baina geroz eta eztabaida entzutetsuagoak ematen ari dira gaiaren inguruan, horren adibide dugu Bilbon ospatuko den kongresua.
Kezkagarria iruditzen zaigu haurdunaldi subrogatuaren aldeko diskurtsoak normalizatuko dituzten kongresu eta kanpaina komunikatiboak hedatzen hastea. Ez da kasualitatea zein gorputz diren esplotatuak eta erabiliak, eta nork esplotatzen eta erabiltzen dituen.
Berriz ere, sistema heteropatriarkal kapitalista agerian. Espainiar Estatuan eta Euskal Herrian, bada normalizatuta dagoen eta emakumeon gorputza merkantilizatzeko erabiltzen den beste negozio bat ere, obodonazioarena. Espainiar Estatua mundu mailan lehen postuen artean aurkitzen da obodonazioarekin negozioa egiten.
Inolako arriskurik ez duen praktika gisa saltzen dutena, baina emakumeon gorputzetan izan ditzakeen ondorioak ikertzen ez dituztena, haien interesekoa ez delako, jakina.
Hori guztia kontuan izanik, ezinbestekoa iruditzen zaigu hau babesten duten instituzioak interpelatzea eta negozioa sostengatzen duten enpresak seinalatzea.
Zuen desirak ez dira besteon eskubideen gainean eraikiko. Denak ez du balio, utzi gure gorputzak merkantilizatzeari! Haurdunaldi subrogatuari ez!
Itaiaren komunikatua