Izaskun Landaidak eta Zuriñe Elordik, Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak hurrenez hurren, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna, dela eta diseinatutako kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Emakundek eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak bultzatutako kanpaina hau ez da ohiko kanpaina bat; izan ere, Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egin duen prozesu baten emaitza da, eta urte askoan bizi izandako indarkeria ezberdinen benetako testigantzekin eratu da. Emakumeak eurak dira kanpainaren protagonistak, eta eurek hautatu dute kanpainaren mezu nagusia zein izan behar duen: euren ikusezintasunarekin bukatzea eta gizarteari dei bat egitea bizi izan dituzten eta bizi dituzten egoerei adi egon dadin.
Informazioa Emakunde aldizkarian eta Irekian.