SAIOA HERNANDEZ | PSIKOLOGO ETA SEXOLOGOA 
«Egoera berezi honetan afektu sareak eraiki behar ditugu»

Pandemia kontrolatzeko neurriek eta udaberriko konfinamenduak erabat aldatu dute gizartean, espazio feministetan eta, oro har, borroka eremuetan elkarreragiteko dugun modua.

Euskal Herriko Jardunaldi Feministetan parte hartu zutenek zera aldarrikatu zuten: Zaintza erdigunean. Handik gutxira Covid-19 hedatzen hasi zen eta birusak bizitza eta militatzeko modua hankaz gora jarri zuen.

Hala eta guztiz ere, talde feministek erronkari eutsi diote. Horretarako oso baliagarriak izan dira hainbat adituk emandako pistak eta aholkuak Lumaltik elkarteko #Defensoras #OzenEsan kanpainaren barruan.

Bertan Saioa Hernandez psikologo eta sexologoak hartu zuen parte eta, Andrak eskatuta, klabe batzuk eman zizkigun murrizketen testuinguru honetan erakunde eta taldeetan zaintzak eta autozaintzak bermatzeko.

Esan zuen lehenengo gauza zera da: “Bizitzarako ezinbestekoak diren gaiak –harremanak, sexualitatea, bizipoza, zainketak…- politikoak bezala hartu behar ditugu”. Bigarren oharra: “Zainketa norbere buruarengan hasten da ”.

Azken baieztapen hori bereziki azpimarratu zuen, “emakumeok oso barneratuta daukagun balorea delako garrantzitsuago dela besteak zaintzea geure burua baino”. Eta hori aldatzeak “esfortzu handia eskatzen du”, kulpa agertzen delako.

“Afektu sareak espontaneoki sortu ziren”.  Konfiantzazko taldeak ziren, sortutako premiei, batez ere, behar material eta afektiboei, erantzuteko.

Militantzia mailan badago “elkar zaintzaren” irizpidea eta kontzeptu horren barruan behar pertsonalak ere sartzen dira. Izan ere, ez da gauza bera lana edukitzea edo langabezian egotea, paperak edukitzea edo ez edukitzea eta horrek eragina du militatzeko moduan eta norbere burua adierazteko moduan. Berriro ere, “zirkunstantziak pertsonalak politikoak dira” eta modu horretan landu behar ditugu gure arteko harremanak, haren ustez.

Konplizitate berriak

Horretarako konfinamenduan elkar zainketa nola antolatu zen aztertu beharko genuke. “Prekarietateak bultzatuta afektu sareak espontaneoki sortu ziren”.  Konfiantzazko taldeak ziren, sortutako premiei, batez ere, behar material eta afektiboei, erantzuteko.

Nortzuek osatzen zituzten sareak? “Interes eta jarrera komunak zituzten pertsonak bildu ziren. Talde feministetako kideez gain, lagunek, lankideek, auzokideek … konplizitate berriak ehundu zituzten. Migratzaileek osatutakoak oso indartsuak izan ziren”.

Premiak asetzeko familiari laguntza eskatzea izaten da ohikoena. Hernandezen iritziz, “familiak tradizioa irudikatzen du. Gainera, hierarkia, estatusa mantentzen duen herentzia ekonomiko eta kulturala, eta lotura estuak ere suposatzen ditu”. Taldekideen artean ematen dena “elkarrekiko estimua, maitasuna eta berdintasuneko harremana” izaten da,  ideologiarekin “koherenteagoa da”. Ez zaigu trukean ezer eskatzen eta, nahiz eta kalera begira ez izan, “hori ere bada ekintza feminista”.

Sare ideologikoak barik, afektiboak dira, militantziak eragindako higadurari, hiperaktibibateari, aurre egiteko. Ez da gauza erraza emozioak kudeatzea. “Denok pentsatzen dugu enpatikoak garela baina ez da horrela izaten. Bakoitzak gaitasun afektibo jakin batzuk ditu eta horiek ezagutu eta garatu behar ditu” taldeko harremanak ondo joan daitezen.

Tratu txarren arriskua

Beste alderdi garrantzitsu bat honako hau da: “Taldekideei autoritatea eman behar diet neure burua zaintzeko zer egin behar dudan esan diezadaten, batzuetan guk egiten dugu geure buruaren kontra eta”.

Eta adibide bezala harremanetan jasan ditzakegun tratu txarrak jarri zituen. “Nohizbehinka maitasunaren zoramenak kalte asko eragiten digu” eta feministok ez gaude libre horretaz. “Denok daukagu jendea idealizatzeko gaitasuna, nire ongizatearen gainetik bestearena jartzeko gaitasuna. Gainera, ideia iherarkikoak mantentzen ditugu, arrazistak eta matxistak ere bagara. Denok gara zaurgarriak”.

Hori dela eta, gure ahualtasuna esparru konfidentzialetan baino ez dugu erakusten. Beraz, intimotasuna sortzeko “sarearen konfigurazioak prozesu leuna izan behar du, pixkanaka gero eta gauza indartsuagoak eta sakonagoak atera ahal izateko”.

Denbora txarrak dira ligatzeko. Aplikazioak erabiltzea lagungarria izan daitek. “Beste edozein tresna bezalakoak dira”

Bestalde, autozaintzaz ere egin zuen berba Saioa Hernandezek. Ondo lo egin, ondo elikatu, denbora eman erlajatzeko eta horretarako tresnak bilatzea gomendatu zuen. Baita azalaratzen diren emozioak lantzeko pelikulak ikustea edo liburuak irakurtzea. Oso garrantzitsua da, halaber, egin dezakezun horretan eta egin ez dezakezun horretan fokua ipintzea eta beharrak eta desirak asetzeko estrategiak bilatzea.

Denbora txarrak dira ligatzeko. Aplikazioak erabiltzea lagungarria izan daiteke. “Beste edozein tresna bezalakoak dira. Norberak ikusi behar du zertarako erabili nahi dituen. Hori bai, kasu batzuetan, bereziki jolastu baino ez dugunean egin nahi, nahitaezkoa da nortasuna ondo babestea”.

Eta konfinamendura bueltatzen bagara, hobeto sentitzeko “norbere buruarekin eta besteekin eskuzabala izan, indar bako egunetarako konfiantzazko lagunak bilatu bidaia emozionalak egiteko, enpatia praktikatu,  eta poza eta umorea estrategia politikoa bilakatu sare afektibo birtualak eginda” gomendatzen du.