Abadiñoko Jabekuntza Eskolak 2026-2027 ikasturteko programazio berria aurkeztu du

Abadiñoko Jabekuntza Eskolak 2026-2027 ikasturterako programazio berria aurkeztu du: https://labur.eus/q5iv8yk0. Beste urte batez, emakumeentzako* topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gunea eskainiko du, ahalduntze pertsonal eta kolektiboa sustatzeko, emakumeen arteko sareak sendotzeko eta berdintasunean aurrera egiteko.

Ikasturte berriak proposamen anitza izango du. Berritasunen artean, Abadiñoko Ortu Feminista jarriko da martxan, agroekofeminismoa, elikadura-burujabetza, zaintzak eta jasangarritasuna lantzeko. Horrez gain, joskintza, biodantza, jabekuntzarako boxeoa, perimenopausia eta menopausia, barreterapia, etxeko iturgintza eta elektrizitate konponketak, sorkuntza artistikoa, zoru pelbikoa edo sorginen historia eta memoria lantzeko ikastaro eta tailerrak eskainiko dira.

Programazioak jarraipena emango die, halaber, emakumeen ahalduntzea, saretzea, zaintza eta hizkuntza gaitasunak sustatzeko espazioari, Guraso Eskola Feministari eta gizonei zuzendutako Feminismoa eta Parekidetasuna prestakuntza-prozesuari. Horrez gain, Zaindu zerbitzuak mendekotasuna duten senideen zaintzaileentzako laguntza, prestakuntza eta orientazioa eskaintzen jarraituko du.

Irailaren 20ra arte egongo da izena emateko epea zabalik, online formulario bidez (08). Irailaren 30ean jakinaraziko dira esleitutako plazak. Behar duten pertsonek Mediatekan eta Errotan izango dute formularioa betetzeko laguntza, eta haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da aldez aurretik eskatuta.

Informazio gehiagorako: