Kalamia Alde Zaharreko gazteen talde feministak manifestazioa deitu du azkenaldian auzoan gertatutako erasoen harira. Bortxaketak sumisio kimikoen bidez egiten dituzte eta gero eta ohikoagoak dira. “Egoera larria da”, azpimarratu dute. Hitzordua datorren larunbatean, ekainaren 4an, 20:30ean, Etxebarrieta anaien plazan izango da.
Espainiako Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutuak sexu-erasoen lau kasutatik bat prozedura horren bidez egiten dela eta mendekotasun kimikoagatiko bortxaketak gora egiten ari direla egiaztatu du. Sexu-indarkeria mota hori taberna edo diskoteketan edarietan botatako drogen bidez biktimen borondatea deuseztatzea da.
Kalamiak ateratako komunikatua:
“Auzoan drogatu eta bortxatzen gaituzte!
Ez dira bat ezta bi azken hilabeteetan heldu zaizkigun kasuak, badakigu auzoan sumisio kimioaren erabilera nabaria dela.
ASKI DA! Horren aurrean autodefentsa feminista eta auzodefentsa aldarrikatzen ditugu, guztion ardura delako kaleak eta gauak espazio seguru bihurtzea!
Horregatik egingo dugun mobilizazioan gurekin batzera dei egiten dizuegu, elkarrekin egoera salatzeko eta Alde Zahar feminista eraikitzeko! ZABALDU ZURE INGURUAN, EGOERA LARRIA DA ETA!”