Euskal Herriko Mugimendu Feministak crowfounding kanpaina bat jarri du martxan dirua biltzeko ‘Salda Badago’ Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen jardunaldien liburua argitaratu ahal izateko.
Liburuaren helburua, “egun haietan Durangon bertan, zein aurretik eta ondoren bizi izandakoak jasotzea eta gure genealogia feminista idatziari ekarpen txikia egitea da. Merezi dugulako! Euskal Herriko mugimendu feministak merezi duelako!”, adierazi dute sustatzaileek ohar batean. Gehitu dutenez, “sistematizazio ariketa sakona egin dugu, eta hausnartzeko zein aurrera begiratzeko tresna bat izateko xedearekin landu dugu”.
Udan zehar sistematizazio ariketari amaiera eman eta idazketa lanetan ibili dira. Liburua abenduaren amaieran kaleratuko da.
Jardunaldietatik liburua egiteko dirua bildu dute baina “publikazioaren azken txanpa honetan, beste ahalegintxo ekonomiko kolektibo bat” behar da liburua inprimatu eta fisikoki esku artean eduki ahal izateko, diotenez.
Crowdfounding kanpaina azaroaren 16tik abenduaren 26ra luzatuko da. Laguntzaileek liburua eskuratzeko aukera izango dute eta etxean bertan jasoko dute.
Itsulapikoa plataformaren bitartez egingo da diru bilketa. Jarraitu beharreko pausuak hauek dira:
- Sortu erabiltzailea https://www.itsulapikoa.eus/eu/erregistratu
- Mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan, mezuan dagoen loturan klik egin.
- Joan proiektuaren orrialdera HEMEN SAKATUZ edo https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak zerrendan aurkituko duzue
- Aukeratu zenbateko ekarpena egin nahi duzun
- Jarraitu aurrera txartelaren datuak eskatuko dizkizun pantaila ireki arte
- Txartelaren datuak sartu, SMS bat iritsiko zaizu kode batekin eta listo.