Eguna: urriak 6. 18:00 eta 19:30etan
Lekua: Bilborock. Bilbo
Gaurko programazioa
- 18:00 River of Grass (AEB. 1994) (JBGE) 1h 15min.
Zuzendaritza: Kelly Reichardt
Gidoia: Kelly Reichardt, Jesse Hartman
Akt.: Larry Fessenden, Dick Russell, Michael Buscemi, Lisa Bowman, Santo Fazio, Sheila Korsi.
‘River of Grass’ filmean, ezkonduta dagoen eta bi seme-alaba dituen emakume bakarti batek, bere bizitzarekin aspertuta, etxetik irten eta taberna batera joatean, gizon bat ezagutuko du. Bere bizitzarekin aspertuta dagoen gizon bakarti honi jarraituz, gertaera kate baten ondorioz, justiziatik ihes egiten saiatuko dira. - 19:30 Arima (Espainia. 2019) 1h 17min.
Aurkezpena eta solasaldia Jaione Camborda zuzendariaren eskutik.
Zuzendaritza: Jaione Camborda
Gidoia: Jaione Camborda
Akt.: Melania Cruz, Nagore Arias, Rosa Puga Davila, Iria Parada, Tito Asorey, Mabel Rivera.
Bi kanpotar iristean, bizitza aldatuko zaien lau emakumeren eta neskato baten istorioa da “Arima”. Kanpotar bat, ihes egin ondoren, herrian ezkutatuko da, izaki iheskor eta ikusezin baten antzera. Besteak, zaurituta dagoen armadun gizonak, emakumeen bizitza hainbat modutan asaldatuko du. Misterioz beteriko istorio honetan errealitatea eta irudimena, amesgaiztoak eta ametsak, beldurra eta desioa nahastu egingo dira.