Medeak talde transfeministak 20 urteko ibilbidea amaitu du eta agurra egin du sare sozialetan jarritako idazki baten bidez. Bertan bidelagunei eskerrak eman dizkiete eta feminismoan militatzen jarraituko dutela agindu dute argi dute eta “asko dagoela egiteko”.
Desegiteko arrazoien artean, honako hauek aipatu dituzte: “Ekiten eta borrokatzen jakitea bezain garrantzitsua da amaitzen jakitea, beste bide batzuei leku egitea, datozenei, zein jada transfeminismotik lanean ari direnei”.
Transfeminismoaren sorreraren testigu ez ezik, “sortzaile ere sentitu” dira taldekideak. Gorputza, desira, transexualitatea, bollerismoa… izan dira jorratu dituzten gaiak. Egindako ibilbidea bide edertzat jo dute, “bidelagun ezin hobeekin” topatzeagatik eta eta utzitako aleagatik, nahiz eta “ez den beti samurra izan”