EKAINAK 14 | DURANGO 
Ztandap: Mirari Martiarena Iraola eta Idoia Torregarai Martija

Eguna: Ekainak 14. 19:00
Lekua: Plateruena. Durango

Mirari Martiarena Iraola (Oiartzun, 1986ko abenduaren 8a), umoregile, gidoigile eta kazetaria da. Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974ko apirilaren 8a), kazetaria, UEUko komunikazio-arduraduna, gidoigilea eta umoregilea da

2017an ‘Bakean Dagoena Bakean Utzi’ binakako bakarrizketa ikuskizuna jarri zuten martxan. 2020an ‘Luze edo Motz’ ikuskizuna eta 2023an ‘Ztandap’.

Beraien saioetan generoa hartzen dute umoregai eta Ztandap ikuskizunean beraien eguneroko gaiak oinarri hartuta, lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!

Andereak elkarteak antolatuta, Durangoko Udaleko Berdintasun Sailarekin batera.