Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borroka ikusarazteko asmoz, Amorebietako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu gaur, azaroak 25, azaroaren 23tik 29ra bitartean. Aldi horretan, eta milaka emakumek egunero jasaten duten indarkeria matxista gaitzesteko, arratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte, udaletxearen eta Nafarroa Legearen fatxada morez argiztatuta egongo dira eta Zelaieta Zentroan olan bat zintzilikatuko da puntu lila ipinita.
Gaur asteazkena, azaroaren 25ean, 12:00etan, Udaletxeko plazan, Ainhoa Salterain Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek onartutako adierazpen instituzionala irakurriko du. Plazan puntu lila batzuk jarriko dira bi metrotik behin, distantzia mantentzeko eta horien gainean opari bat, kontzentrazioa sinbolizatzeko. Ekitaldi sinboliko honetan, herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartuko dute.
Alderdi politiko guztiek onartutako adierazpen instituzional honetan, beren etxeetan, lanetan eta biziraupenagatik jasaten ari diren bizi-espazioetan indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei eta neskei arreta jarri behar zaiela nabarmentzen da. Testuinguru horretan, azpimarratu nahi da lanean jarraitu behar dela isolamendua, babesgabetasuna eta ikusezintasuna saihesteko baldintza egokiak sortzeko. Biktimek gizartearen aitorpen eta elkartasun osoa merezi dute. Horregatik, aurten Euskal Herrian eraildako lau emakumeak gogoratu nahi ditu Udalak, bi EAEn eta beste bi Iparraldean.
Hori dela eta, Zornotzako Udalak konpromiso politiko argia hartu nahi du, gizarteak erakundeei eskatzen baitie emakumeen aurkako indarkeria matxista lehentasun politiko bihur dezatela. Gau, inoiz baino gehigo, garaia da zerbitzu publikoen eta erakundeen laguntza eta baliabide guztiak izateko, emakumeei beren askapen, berreskuratze, ahalduntze eta autonomia-prozesuetan laguntzeko. Gainera, ezinbesteko baldintza da gure herriak eta hiriak bizikidetza seguru, solidario eta berdinzaleko gune gisa indartu daitezen.
Udalak dei egiten die zornotzar guztiei indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko antolatutako ekitaldietan parte hartzeko. Era berean, udalerriko elkarte feministek 18: 30etan Erreferendum Plazan deitutako manifestazioaren alde agertzen da, Aipatzekoa da manifestazio horretan beharrezko segurtasun neurri guztiak errespetatuko direla.