EKAINAK 9 | USURBIL 
Umorea disekzio-mahaian: feminismotik eta euskaratik

Eguna: ekainak 9. 18:30etan
Tokia: Sutegiko erakustaretoa. Usurbil

Umorea ez da kontu hutsal bat, gizartetik sortzen den eta gizartea (bir)sortzeko gaitasuna duen praktika sozial indartsu bat baizik. Nork egiten du barre, nori buruz? Nori ukatzen zaio barrea, nori mutilatzen algara? Zer gordetzen da umorearen barru, gain, azpi eta ertzetan?

Ane Labakak ondutako “Algara mutilatuak” lana oinarri, umorearen inguruan arituko dira Labaka bera eta Idoia Torregarai. Umorea egiteko erak eta haien ondorioak izango dituzte jopuntu, ikuspegi feministaren optika argigarritik.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: doakoa

IZENA EMAN