Sumisio kimiko kasu bat salatu dute Lekeition

Pottuak Martxan Lekeitioko talde feministak sumisio kimiko kasu bat salatu du, sare sozialen bidez. Ostiralean gertatu zen eta emakumeak lau orduko hutsunea eduki eta gero salatzera joan zen. Diotenez, Ertazintzan zein osasun zerbitzuetan “begirune falta” jaso zuen, bere bertsioa “zalantzan ipini zutelako etengabe”.

Talde feministak “ozen” adierazi nahi du “autodefentsa feminista dela erasoari aurre egiteko bidea, emakumeon artean saretuta, elkar babestuz eta emakumeen bizipena errespetatuta”.

Ohartarazi dutenez, honelako erasoak ez dira gertatzen “konplize barik” eta dei zabala egiten dute erasoen aurrean “erantzuna ematera eta konplize ez izatera”. Gainera, kapitalismo patriarkala isilarazten ahaleginduko dela “bere aurpegi guztiak erabilita, baina ez dutela lortuko” ziurtatu dute.