Historian zehar emakumeak ezkutatzea da araua eta Stonewall, LGTB eskubideen aldeko borroka piztu zuen gertaera, ez da salbuespena. Ez dago argi nork edo zerk piztu zuen New Yorkeko matxinaden txinparta 1969ko ekainaren 28an, baina ia mundu guztiak uste du protagonistetako bat lesbiana bat, Stormé DeLarverie, izan zela.
Eskuburdinak zituen emakume bat, Stormé izan zitekeena, tabernako atetik polizia-furgoiraino indarrez eraman zutenean hasi zen Poliziarekin liskarra. Behin eta berriz ihes egin eta gutxienez lau poliziarekin borrokatu zen, madarikazioka eta oihuka hamar minutuz.
Ohiko ‘butch’ (lesbiana maskulinoa) newyorktar bezala deskribatuta, Poliziak mutil batekin nahastu zuen eta buruan jo zuen borra batekin, eskuburdinak estuegi zeudela esateagatik, lekukoen arabera. Buruko zauriagatik odoletan zegoela eta borrokan ari zen bitartean jendea zerbait egitera bultzatzen zuen: zergatik ez duzue ezer egiten? Polizietako batek altxatu eta furgoian sartu ondoren, istiluak lehertu ziren.
Greenwich Villageko Henrietta Hudson lesbianen tabernako jabea Lisa Cannistracik esan zuen inork ez dakiela nork eman zuen lehen kolpea, baina bera izan zela diotela, eta berak esan zuela bera izan zela. Nolanahi ere, testigantza guztiak bat datoz DeLarverie izan zela erreboltan poliziaren aurka borrokatu zen lesbianetako bat.
Drag King
Stormé New Orleansen jaio zen 1920an, neskame lan egiten zuen ama afroamerikar baten eta aita zuri baten alaba. Gurasoak elkartzea legez kanpokoa zenez, ezin izan zuten alabaren jaiotza erregistratu eta abenduaren 24an ospatzen zuten urtebetetzea.
Hainbat lan egin zituen: zaldizko, jazz abeslari eta segurtasun zaindaria, Estatu Batuetan zehar transformista lanetan hasi zen arte. Drag King-a (edo imitatzaile maskulinoa) bakarra zen, imitatzaile femeninoak edo drag queensak ere bazeuden talde batean.
Borondatez patruilatzen zituen kaleak, emakume gazteak abusu edo larderiatatik babesteko
25 urte elkarrekin bizi ondoren, Bere neskalaguna, Diana izeneko dantzari bat, hil zenean New Yorkeko taberna lesbikoetan bizkartzain eta segurtasun-zaindari lanetan hasi zen.
Gainera, borondatez patruilatzen zituen kaleak, emakume gazteak abusu edo larderiatatik babesteko. Taberna lesbikoak zaintzen zituen eta heroitzat hartzen zuten.
Stonewalleko Beteranoen Elkarteko kide eta sortzailea izan zen, eta presidenteorde izan zen 1998tik 2000ra. Ekitaldi batzuetan abestu zuen indarkeria matxistaren biktima ziren haur eta emakumeentzako dirua biltzeko.
Gutxi baloratua
Zahartzaroan New Yorkeko Chelsea hotelean bizi izan zen, hainbat artista, musikari eta idazleren bizilekuan. Dementzia pairatzen hasi zenean erresidentzia batera eraman zuten. 2014ko maiatzaren 24an hil zen, bihotzekoak jota.
Bere indar eta ausardiagatik hainbat aintzatespen jaso zituen arren, ez da oso baloratua izan LGBT mugimenduaren barruan. Pertsona askorentzat, arreta handiagoa merezi du, ez bakarrik bere aktibismo politikoagatik, baizik eta Drag Kingen aitzindari gisa kultura lesbikoan izan duen eragin sozial eta estetikoagatik ere