APIRILAREN 28RA ARTE | DURANGO 
Sei emakume artistak Durangoko Museoan diardute hizketan

Fecha: apirilaren 28ra arte
Lugar: Museo de Arte e Historia (Durango)

Durangoko Museoak ‘At|ente’ talde-erakusketa hartuko du, elkar ezagutzen ez zuten, baina proektu bakarra sortzeko gai izan diren sei artista gazten batzen dituena. Iranzu Antona, Mariana Unda, Eztizen La Cruz, Leire Muñoz, Clara Elizondo eta Andere Etxegarairen lanak instalazioekin eta testuekin uztartzen du eskultura.

Museoko zuzendaria den Garazi Arrizabalagak dioenez “elkar ezagutzen ez zuten, baina espazio komun bat eman ostean, proiektu komun bat sortzeko gai diren pertsonen arteko elkarrizketa interesgarria da ‘At|ente’, Virgina Woolf parafraseatuz, gela propio bat eman zaie, beraien sormena askatu ahal izateko”.

Erakusketa apilaren 28ra arte egongo da ikusgai.

Utzi erantzuna