Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-zerbitzuko langileek greba egingo dute gaur hasi eta apirilaren 2ra arte, LAB-UGT-CCOO-ESK intersindikaleak deituta.
Helburua lan-baldintzak Osakidetzako langileekin homologatzea da, baina jomuga horretatik urrun daude. “5 urte daramatzagu hitzarmenik gabe, eta enpresekin hamaika bilera burutu ditugun arren (berrogeita hamar inguru), esan dezakegu hasieran bezalaxe gaudela”, diote sindikatuek.
Intersindikalak emakumeenganako diskriminazioa egotzi dio Osakidetzari. “Zergatik inplikatzen da Euskal Administrazioa sektore maskulinizatutako gatazketan (Bizkaiko . metalaren kasuan) eta bizkarra ematen du lan-gatazkaren protagonistak emakumeak garenean?, 3. mailako langileak al gara?”, aurpegiratu diote administrazioari.