Abortua ez da emakumeen gustoko erabakia izaten baina askotan irtenbide bakarra dela izaten da. Batzuetan, osasun arrazoiak egoten dira tartean, eta beste batzuetan ama izatea ez da bat etorten emakumeak duen bizi-proiektuarekin.
Nahiz eta batzuetan oztopoak izan, Mendebaldeko herrialde askotan abortuaren eskubidea indarrean dago. Baina Hegoalde Globaleko herrialdeetako emakumeek ez dute erabakitzeko aukerarik izaten. Askok eta askok jasaten dituzte bortxaketak familian edo inguru hurbilean eta ume- edo nerabe-amak izan behar dute euren osasuna eta garapena kolokan jarrita.
“Sexu- eta ugalketa-osasun falta osasun globalerako oztopo handiena da”
Madrilgo Forum Feministak sexu eta ugalketa eskubideei buruzko jardunaldi birtuala antolatu zuen joan den asteburuan, Espainian indarrean dagoen 2/2010 Abortuaren Lege organikoaren erreforma ere aztertzeko. Elkarte antolatzailearen kidea den Angeles Rodríguezek OMEn 2019 eta 2010ko txostenetatik ateratako datu batzuetan oinarrituta mundu mailako panoramika eskaini zuen jardunaldiaren hasieran. Gogoratu zuenez, OMEn esanetan “sexu- eta ugalketa-osasun falta osasun globalerako oztopo handiena da”.
Esan behar den beste gauza garrantzitsu bat eta nahikoa azpimarratzen ez dena zera da: sexu eta ugalketa eskubideak heziketa sexualarekin osatu behar direla. Estatu espainarreko legeak arreikusten du, baina garatzen ez duenez gai hori alde batera utzi da. Beste leku batzuetan gabezia bera antzematen da eta nahi gabeko haurdunaldien arrazoietako bat izaten da.
Mundu Mailako 2019-2020ko zifrak
- 190 milioi emakume ugalketa adinean daude eta % 60k planifikazio beharra du. Egoera oso larria da Afrikan eta Asiako herrialde askotan.
- Haurdunaldien %40 nahi gabekoak dira, planifikazio familiarraren zerbitzu faltaren ondorioz. Hirutik bat abortuak izaten dira. Horietatik 16 milioi 15 eta 17 urte bitarteko neskek pairatzen dituzte, eta beste milioi bat 15 urtetik beherako neskek. Horrek jaio aurreko arrisku heriotza eta haurdunena %50era igotzen du. “Nerabeen haurdunaldiak pobreziarekin zerikusia du eta nahi gabeko amatasunak gaztetxoak gurpil zoro batean biziarazten ditu: haurdunaldiak pobreziaren zirkuluan sartzen ditu, ikasketak uzten dituztelako eta horrek lan prekarioak dakartzalako”, azpimarratu zuen Rodriguezek.
- 830 emakume hiltzen dira egunero haurdunaldi, erditze edo erditze-ondoko arazoak direla eta.
- 73 milio abortu egiten dira urtero, ia erdiak arriskutsuak, behar diren moduan burutzeko lege-zailtasunen ondorioz.
Estatu Espainarreko 2020-2021eko datuak
- 336.247 haur jaio ziren 2021ean (1,9 emakumeko)
- 88.000 abortu egin ziren 2020an, %91 emakumeek eskatuta eta ez haurdunaldi-arazoengatik. % 66 espainiarrak ziren, eta 9000 adin txikikoak. Abortu gehienak zentru pribatu kontzertatuetan egin ziren (%87)
- 4 Erkidego Autonomok ez dute zentro publikoetan haurdunaldiaren etetea bermatzen: Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Murtzia.
Legearen erreforma
Rodriguezek 2/2010 Abortuaren Lege organikoaren erreforma aztertu zuen (egun hauetan bertan amaitu da alegazio-epea) eta hauek dira berrikuntza nabarmenenak (nobedade bezala iragarri diren batzuk bazeuden abortuaren legean edo beste araudi batzuetan):
- 16-17 urteko neskek autonomia berreskuratuko dute abortatzeko erabakian (2015ean PPk egindako erreformatik gurasoen baimena behar zuten)
- Hausnartzeko 3 egunak desagertuko dira eta baita haurdunei ematen zitzaien gutuna (amatasunerako eta jaiotzarako laguntzei buruzko informazioa jasotzen du).
- Baja hilekoak eragindako bigarren mailako ezintasunengatik. “Ez dira baja menstrualak, baizik eta endometriosiak, miomek edo obulutegi polikistikoek bezalako arazoek eragindakoak”.
- Haurdunaldiaren 39. astean baja automatikoa izango da, erditze-bajan eragina izan gabe.
- Kontzientzia-eragozleen erregistroa
- Haurdunaldi subrogatuaren publizitatea debekatzea