Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa
Dagoeneko Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintzaren atariean aurkitzen gara eta prestaketa lanetan jarraitzeko, asanblada telematikoa egingo dugu. Urriaren 17an emango dugu aditzera planteamendu osoa Irunen egingo dugun agerraldian, baina horren aurretik, zuekin konpartitu nahi dugu esku artean duguna. Gehiago jakin nahi? Zatoz asanbladara!
Eguna: Urriak 2, ostirala.
Helburuak: Txostena eta egutegia aurkeztu eta zalantza eta ekarpenak elkarbanatu
Iraupena: 18.00etatik 20.00etara.
Espazioa: ZOOM aplikazioa (parte hartzeko esteka jasoko duzue posta elektronikoan) Arazoren bat izanez gero, jarri mesedez gurekin harremanetan.
Asanbladan parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea. Horretarako sakatu hemen.