URRIAK 10 | ONDARROA 
‘Mi pequeño gran samurai’ dokumentala

Eguna: urriak 10. 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan
Lugar: Bide Onera zineman. Ondarroa

Urriaren 10ean eskainiko dute Ondarroako Bide Onera zineman Arantza Ibarra zuzendari ondarrutarrak egindako lana. Hiru emanaldi eskainiko dituzte, hirurak urriaren 10ean: 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan. Gonbidapenak, doakoak dira eta Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri bihartik (irailak 16) urriaren 8ra arte.

“Laster, gure seme Ekairen urtebetetzea izango da eta aurten covid-19a dela eta ezingo dugu egun berezi bat antolatu, baina uste dugu, sasoi dela gure dokumentala ” Mi pequeño gran samurai” Ondarroan aurkezteko. Ondarruko herriak merezi duelako ze, zuek barik, hau ez zen izango zan posible…Mila esker!”, esan du Ana Martinez Ekairen amak.

Turismo Bulegoa martitzenetik domekara egoten da zabalik, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Emanaldiaren egunean, ateak ordu erdi lehenago zabalduko dira eta protokolo guztiak beteko dira, ikusleen segurtasuna bermatzeko. Derrigorrezkoa izango da maskarila eta ezin izango da kendu. Sarreran tenperatura hartuko zaie guztiei eta eskuak garbitu beharko dira. Saioen artean eserleku guztiak desinfektatuko dira. Sarrera eta irteeran distantziak mantendu behar dira.

Mi-pequeño-gran-samurai