Zaintzak Erdigunean Koordinadorak marea bizi feminista antolatu nahi du bizi dugun egoeraren aurrean zaintzak erdigunean jartzeko. Horretarako aurrez aurreko topaketak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
Deitzaleek jakinarazpen batean diotenez, “betiko egitura kapitalista, arrazista eta patriarkalari, eta Covidaren kudeaketak areagotu eta okertu duen sistema biozidari, aurre egiteko eta salatzeko ezinbestekoa da Mugimendu Feminista etxeak, kaleak, sareak eta erakundeak aldarriz beteko dituen marea bizia izatea”.
Estrategiak elkarrekin eraikitzeko talde feministak parte hartzera gonbidatzen dituzte. Bilerak datorren bihar egingo dira Gasteizen eta Bilbon eta datorren astean, apirilaren 24an Iruñan eta Donostian.
Joan nahi dutenek izena eman behar dute espazioa antolatzeko.
Gasteizen parte hartu nahi baduzu, Sakatu hemen izena emateko.
Bilbon: Sakatu hemen
Donostian: Sakatu hemen
Iruñan: Sakatu hemen