Egunak: Urriaren 16an, 23an eta azaroaren 6an eta 13an. 10:30-13:00
Lekua: Euskararen Etxea. Bilbo
Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta.
Idoia Carramiñanaren esku egongo da: ‘Isla gabeko ispiluak: emakumezkoen ahotsaren eraikuntza paperean’.
Helburuak
- Egungo zein aurreko garaietako emakume idazleen lanetara hurbiltzea eta horiek ezagutzea
- Geure buruaz sortu ahal dugun kontaketa esploratzea, berezko elementuak direnak neureganatuetatik arakatzeko eta bereizteko
- Geure burua izendatzen berrikasteko baliabideaz jabetu
- Norberaren ahotsari egokitutako amaierako lana garatzea.
Online edo aurrez aurre egiteko aukera.
Izena emateko: eie@idazleak.eus helbidera idatzi edo 943 279 666 telefonora deitu.