ABENDUAK 1 | YOUTUBE 
Hitzaldia: Euskarazko hizkera sexista, baita nahi gabe ere

Eguna: Abenduak 1. 19:00

Hizlaria: Irene Arrarats Lizeaga, feminista eta itzultzailea

Dinamizatzailea: Alaitz Andreu, Euskal Filologian lizentziatua eta itzultzailea

Hizkuntza: Euskara

Nola agertuko da, bada, sexismoa, maskulino orokortzailerik gabeko hizkuntza batean? Non dago sexismoa hizkuntz sisteman? Galdera horiei heltzeko, diskurtsoaren zenbait elementu aztertuko dugu, eta saioa benetako testuetako adibidez jantziko dugu. Halaber, hizkuntzak berak eskaintzen dizkigun konponbideei erreparatuko diegu.

Helarazi zure galderak eta gogoetak zuzenean! WhatsApp edo Telegram: 600 77 15 12