EKAINAK 26-27 | DONOSTIA 
Hezkidetza eta Pedagogia Feministen II Kongresua

Egunak: ekainak 26 eta 27
Lekua: Monte Igueldo. Donostia

Hezkidetza eta Pedagogia Feministen bigarren Kongresua topagune senti-pentsalaria da, eta baita tokian tokiko jakintzen eta jakintza globalen trukegunea ere. Zertarako? BEGIRADA hezkidetzaile eta emantzipatzaileez hausnartzeko, ESPERIENTZIA feministak partekatzeko eta SAREA SORTZEKO. Hau da, elkar ezagutzeko, irudimen kritikoa garatzeko, ekarpena egiteko bidezkoak eta jasangarriak diren errealitateei eta bizipen horietatik aukerak elikatzeko.

Kongresu hau 14 ekimenen, elkarteen eta erakundeen artean sortu, desiratu eta planifikatu da. Sorginlore, Ikertze, Emagin, Arremanitz, Imaginá, Alboan, Donostiako Udala (Lankidetza, Gazteria, Hezkuntza eta Berditasuna), Biltzen,  Hiruki Larroxa, TBK Hezkuntza -Artaziak, Hezkuntza GV- Iruneko Berritzegunea, EHU-HEFA, Gandere EHU Ikerketa taldea eta Eskura. Eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia-ren eta Donostiako Udala-ren babesari esker.

PLAZERA aldarrikatu nahi dugu.

  • hezkidetza modu gozagarrian, bizigarrian lantzearen PLAZERA, elkartasunetik elkartu eta lotzen gaituena, derrigortasunetik nahiz eredu formal edo instituzionaletatik aldenduta.
  • bizitza eta bizikidetza dinamiko, sortzaile eta osoak izatearen PLAZERA, heteronormatibotasuna eraisten dugun artean.
  • gure ulermena eta gure praktikaren ahalmen eraldatzailea sendotzearen PLAZERA, geure egin dugun begirada intersekzionalak eta tokiko-globala den ikusgetiak zabaltzen dizkigun aukerei esker.

Informazio gehiago eta izen-ematea