Gasteizko Udalako dirulaguntzak
Helburua da emakume-elkarteak eta kolektibo feministak eta LGTBI kolektiboak sendotzeko laguntza eskaintzea, ikuspegi feminista edo genero-ikuspegi argia duten proiektuak finantzatuz, eta beste entitate batzuen proiektuak bultzatzea, genero-berdintasuna sustatzeko bere jarduera-eremuan (kirola, hezkuntza, arlo soziala, kulturala eta abar).
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Dagokien erregistroan izena emanda eta Vitoria-Gasteizen egoitza duten pertsona juridiko edo entitateak; elkarte feministak eta LGTBI elkarteak, emakume-elkarteak, baita irabazi-asmorik gabeko entitateak ere, beren jarduera eremuan genero-berdintasuna sustatzeko proiektuak bideratzeko.
Epea
Hogei egun baliodunekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 6 zk., 2021eko urtarrilaren 18a).
2021eko urtarrilaren 19tik otsailaren 15era arte.
Betebeharrak
Diruz lagundutako elkarte onuradunek deialdian ezarritako betebeharrak izango dituzte eta oinarrietan eskatutako eskabideorria eta beste dokumentazioa aurkeztu.+Ç