APIRILAREN 26 eta 27 | AZKOITIA 
Formakuntza asteburua

Urtero bezala, Bilgune Feministak eta Emagin elkarteak elkarlanean, gure kide nahiz sareko kideentzako formakuntza asteburua burutuko dugu aste santuko bigarren asteburuan, apirilak 26- 27 hain zuzen ere. Bizilore Eskola Aktiboan egingo dugu aurten.

Formazio asteburuan egunerokoan ditugun gai eta kezka nagusietatik ateratzen saiatzen gara eta beste hausnarketa eta beharretan jarri ohi dugu arreta. Beraz, animatu, ederra izaten da eta bertan sortzen dugun giroa, benetan. Honako egitarauaz gozatu ahalko dugu:

Ostirala 26

    • 16.30 Harrera. Aurkezpen dinamika.
    • 17.00-20.00 lan-saioa. Martxoaren 8a eta gero zer? Mugimendu Feministaren artikulaziorako erronkak. 

Saio honetan, M8 arrakastatsuen ondotik ditugun erronkei erreparatu nahi diegu; izan ere, masa mugimendua izatera pasa da mugimendu feminista, baina oraindik hori guztia artikulatzeko behar handiak ditugu.

Gonbidatuak: Helena Urabaien, Maite Asensio eta Amaia Zufia.

    • Afaria
    • 22.00etan Kurdistaneko emakumeen borroka: bidai baten kontaketa-solasaldia

Gonbidatuak: Ainara Santamaria eta Maddi Gallastegi

Larunbata 27

  • 09.30 Gorputza, emozioak, mugimenduak. Edurne Epeldek eta Ekhiñe Eizagirrek bideratuko saioa izango da.
  • 11.00-13.30 lan-saioa. Nazio askapen borrokan ikuspegi dekoloniala txertatzeko korapiloak.

Saio honetan, nazio zapalkuntzaz egiten dugun hausnarketari feminismo dekolonialak proposatu dizkigun erronkak gehitu nahi dizkiogu. Horretarako Maria Reimondez galega eta Ana Murcia izango ditugu gurean, haien lurraldeetako esperientzietatik ikasi eta Euskal Herrira egokitzeko. Dinamika parte hartzaileen bidez, kide gzutien iritziak jaso eta ditugun korapiloen gainean hausnartuko dugu.

  • Bazkaria
  • 16.30 "Barne giharra indartzen" prozesua partekatzen, Aniaiz Ariznabarretarekin.

Bilgune Feministako erraiak erradiografiatu ditugu prozesu honetan (lidergoak, parte-hartzeak, BFko kideen emozioak eta beharrak, kolektiboki ditugun erronkak...) eta orain diagnostikoa partekatu eta aurrera begirako urratsak adosteko momentuan gaude.

Prezioa:

EGONALDI OSOA: 33euro - 27euro (bidelagunak)
OSTIRAL ARRATSALDEA + AFARIA: 12euro - 8euro (bidelagunak)
AFARIA + LOA + GOSARIA: 26euro - 22euro (bidelagunak)
LARUNBAT GOIZA + BAZKARIA: 12euro - 8euro (bidelagunak)

Izena emateko, honako loturako galdetegia bete ezazu mesedez:

FORMAKUNTZA ASTEBURUKO FORMULARIOA

 

 

 

Utzi erantzuna