Feministaldiak artea eta egungo eztabaidak ekarriko ditu aste honetan Donostiara, nahiz eta jaialdiari azaroan eman zioten hasiera Paul B. Preciado filosofo eta Cristina Morales idazlearen arteko solasaldiarekin.
Gaurtik aurrera, eromena, gorputz, farmakologia, ongi bizitza, binarismo, heziketa, prostituzio eta genealogiaren inguruan hausnartuko da. Artea eta musika ere egongo dira. La Basuk kontzertu bat eskainiko du. (klikatu hemen programa ikusteko). Gaur bertan ‘Zauriak’ filmaren proiekzioa eta solasaldia egongo dira Tabakaleran.
Feministaldia kultura feminista jaialdia Plazandreok plataforma politiko feministak antolatzen du urtero. Aurtengoa 14. edizioa da eta ‘Pilulak’ izenburua du. Ekitaldiak Pasai San Pedroko Kontadores kultur zentroan izango dira.