Eguna: Abenduak 4. 18:00etatik 20:00etara
«Hilabete luze igaro da urriaren 17an V. Nazioarteko Ekintzari Irun eta Hendaia arteko mugan hasiera eman genionetik. Su txikian lanean ibili gara harrezkero, eta azaroaren 25eko ekitaldiak pasata, Euskal Herriko gure ekintzarekin aurrera egitera dei egin nahi dizuegu. Azken asanbladan, edukiak plazaratu genituen, eta oraingoan prozesuari erreparatu nahi diogu. Horretarako, asanblada irekia egingo dugu datorrenaren berri emateko.
Gai ordena
- Prozesuaren azalpena eta egutegia
- Ekarpenak eta zalantzak
Espazioa: ZOOM aplikazioa (parte hartzeko esteka jasoko duzue posta elektronikoan). Edozein arazo izatekotan jarri gurekin harremanetan!
Asanblada parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea. Horretarako sakatu hemen.
Asanblada puntual hasteko, ahal duzuen heinean 5-10 minutu lehenago konektazea eskatzen dizuegu kontu teknikoak direla eta.»