Euskadiko Filmategiak ‘Euskal emakume zinemagileak’ aurkeztu du, gure zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen dituen lehen liburua. María Pilar Rodríguezek, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, koordinatu du lana, eta haren helburua euskal zinemaren berri ematea da, emakume zuzendariek hainbat genero eta formatutan egindako obretatik abiaturik. Era berean, proiektu artistiko horien esplorazio akademiko eta dibulgatibo bat eskaintzen du.
Argitalpenak lau zati nagusi ditu: ‘Ikuspegi globalak’, ‘Generoak, formatuak eta moldaketak’, ‘Ekoizpena, distribuzioa eta harrera’ eta ‘Hiru emakume zinemagile’.