NBEk Berdintasuna Sortzeko Foroa bultzatu du, eta esparru horretatik Beijingo Konferentziaren konpromisoak berrindartu nahi ditu. Izan ere, Ekintza Plataforma 1995ean onartu zen eta zenbait aurrerapen lortu arren, ez ditu emakume eta neska guztien giza eskubideak bermatu.
Autonomia-erkidegoan Emakundek berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial handi bat lideratu nahi du. “Generation Equality Beijing + 25 Berdintasunarekiko Euskal Konpromisoa” izena hartu du.
Emakundek aholku batzordeko elkarteekin eta Gazteriaren Euskal Kontseiluko ordezkariekin batera prestatu da plana, NBEko Generation Equality ekimenak eskaintzen dituen tresna metodologikoak erabilita. Marko horretan, hurrengo belaunaldiko aktibistak emakumeen eskubideen aldeko aktibista historikoekin -duela bi hamarkada baino gehiago Beijingo Ekintza Plataforma sortzeko funtsezko zeregina izan zuten genero-berdintasunaren sustatzaileekin- lankidetzan ari dira.
Erakunde eta elkarte guztiak
Prestatu dituzten materialak gizartearen esku, elkarteen esku, ipiniko dituzte bakoitzak bere esparruan edo erakundean azken 25 urteetan berdintasun-arloan egindako aurrerapenen barne-diagnostikoa egin dezan eta etorkizunari begira konprometitutako aurrerapenak bistaratzeko.
Azpimarratzekoa da, gonbidapena ez zaiela berdintasuna xede duten elkarteei soilik luzatu, erakunde eta elkarte guztiei baizik. Emakundek aholkolkularitza teknikoa emango die prozesuan.
Klikatu hemen informazio gehiago izateko eta parte hartzeko.