Emakumeok kaleak hartuko ditugu gaur

Pasa den urteko manifestazioaren irudia.

Gaur “Bilbo geurea izango da egun osoz”, aldarrikatuko dute Bilboko feministek. Asmoa da kaleak egun guztian hartzea. Manifestazio nagusia eguerdiko 13:00etan Jesusen Bihotzetik hasita egingo da. Ondoren bazkaria antolatu dute Arenalean. Arratsaldean, beste mobilizazio bat egingo da San Frantzisko auzoraino, ‘Koloretxe’ Emakumeen Etxea aldarrikatzeko. Bertan ‘La Basu’k kontzertua eskeiniko du.

Beste hiriburutan eta herritan ere manifestazioak eta ekintzak bultzatu dituzte.

Hauxe da Bilboko Mugimendu Feministak atera duen komunikatua:

Azken bi urtetan Bilbok feminismotik mobilizatzeko duen gaitasun izugarria erakutsi du.

2018 eta 2019ko grebek milaka emakumeren inpiikazioa bultzatu dute feminismo antolatuan, eta grebaren kontzeptua bera zabaitzeko eta birdefinitzeko bailo izan digu, orokorrean emakumeok egiten dugun soldatarik gabeko lan ikusezinera hedatuz. Guztion artean gogoeta egiteko ere bailo izan digute, baita indarrak metatu eta estrategia berriak pentsatzeko ere.

Aurten berriro ere Bilboko kaleak beteko ditugu, eta ozen eta argi esango dugu: jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat. Aurten Euskal Herrian ez dugu grebara deitu, eta batzuek gure aldetik ezintasun bat edo su-eten bat dagoela ikusarazi nahi izan dute. Ez bata eta ez bestea. Borroka feminista beharrezkoa da oraindik, gaur duela urtebete bezala, horregatik joan ginen Hego Euskal Herrian urtarrilaren 30ean greba orokorrera eta orduan ere Bilboko kaleak feminismoz bete genituen. Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste eredu sozial eta produktibo bat salatzeko eta aldarrikatzeko tresna bat baizik, eta ahalegin eraldatzaile horretan jarraitzen dugu.

Guk ez dugu berdintasun formalik nahi, ezta mugarik gabe kontsumitzeko edo pertsonak eta lurraldeak esplotatzeko berdintasunik ere, ez dugu munduko beste leku batzuetan eta gure inguruan emakume askoren esplotazioa sakontzen duten errezeta neoliberalik nahi. Tokian-toki jarduten dugu planeta osoko gure ahizpa feministekin konektatuta egoteak ematen digun ikuspegi globalarekin.

Haiekin eskubideen galera, hondamendi ekologikoa, gerra suntsitzaileak eta lurraldeen desjabetzeak salatu eta borrokatuko dituen feminismoa defendatzen dugu; berrien suntsiketa eta erabakitzeko eskubidearen ukazioa; pertsonak halen etxeak uztera behartzen dituzten derrigorrezko desplazamenduak, eta hesi arantzatuekin eta heriotza-politikekin jasotzen direnak; migrazio-politikek eta ultraeskuinak suspertutako arrazismoa eta xenofobia salatuko dítuena. Gure feminismoak hainbeste ahaleginekin fortutako eskubide sozial zein politikoetan emandako atzerapausoari egin behar dio aurre. Baina, gaur ozen eta garbi diogu, aurrean gaituzue!! Aurrean gaituzue azken urteotan gure kontrako errepresioa erabili ondoren ere, aurrean gaituzue gu kriminalizatu nahi gaituzuenok ere.

Bilbon aurten feminismoan emakumeen autoantolaketaren beharra azpimarratzen jarraituko dugu. Neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu, sare sozialek eragiten duten pasibotasuna gaindituz. Kaleetan eta talde, kolektibo eta asanbladetako antolakuntza feministaren bidez ere presioa egin behar dugu. Eta horretarako bitartekoak ere eskatzen ditugu, izan ere Bilbon urte luzeez beharrezkoa dugun EMAKUMEEN ETXEA behingoz politika feministen erdigunean egotea nahi dugu.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, martxoaren 8 honetan suntsitzen gaituen kapitalismo basatiari aurre egingo dion, eta xenofobia gure sozializazioaren parte bihurtuz eskubideen zatiketa proposatzen duen arrazakeria instituzionala apurtzeko borrokatuko duen feminismoa aldarrikatuko dugu. Gure feminismoak eredu zurrunetan eta errealitatetik urrun itotzen gaituen gorputzen merkantilizazioa eta binarismoa borrokatzen ditu, norberaren gorputzerako eskubidea, sexu- eta ugalketa-eskubideak, aniztasuna eta sexu-askatasuna defendatuz. Eta, azkenik, gaur eta beti, eskuin mutur zaharkitu, misogino eta homofoboari aurre egiten dion feminismo antifaxista defendatzen jarraituko dugu. Berriz ere errepikatuko dugu, aurrean izango gaituzte, ez dira pasako!

DURANGO
  • 18:00etan: Ekintza feminista Kurutziaga kaleko iturrian eta ondoren luntx autogestionatua Andra Marin.
ZORNOTZA
  • 00:00: M8 heldu da, neska* gazteok zutik!
  • 9:00 Gosaria Zelaietako karpan
  • 9:30 Kalejira musikatua + herria atontzea
  • 11.30 Kafe-tertulia karpan: emakumeak* eta migranteak gara
  • 13.30 Herri mobiliza(k)zioa, denok Patatara!
  • 15.00 Emakumeen* bazkaria karpan. Tiketak Xiberu tabernan salgai (aukera beganoa ere badago)
  • 16:00 Kulturarteko bazkalostea eta mikro irekia
  • 18:00 Manifestazioa eta azken ekitaldia
IRUÑEA
  • 12:00 Gaztelu enparantza
  • 18:00 Antonuti
GASTEIZ
  • 12:30 General Loma plaza
  • 17:30 San Anton plaza
DONOSTIA
  • 12:00 Alderdi Eder
  • 18:00 Boulevard
BAIONA
  • 11:00 Pausa aurrean