‘Emakumeak’ ikuskizun multidiziplinarrarekin hasiko da Berrizko Martxoaren 8ko inguruko programazioa

Berrizko Berdintasun Sailak hainbat jarduera antolatu ditu Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikatzeko. Martxoaren 3tik 28ra garatuko da egitaraua.

‘Emakumeak’ ikuskizun multidiziplinarrarekin hasiko da programazioa, martxoaren 3an Berrizko Kultur Etxean, 19:00etan, abortu delituagatik espetxeratu dituzten emakume salvadortarren omenez. Protagonistak Salvadorreko emakume batzuk dira, inoiz kartzelan egon behar izan ez zuten delitu batengatik etxera itzuli behar dutenak.

Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeak burutu duen proiektua da hau Salvadorreko emakumeak ikusarazi eta omentzen dituena. Ikuskizuna ‘La historia de todas nosotras’ dokumentalak, ‘Todas nosotras’ eleberri grafikoak eta ‘Emakumeak’ dantza piezak osatzen dute.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Berrizko Udalak bandera bat jarriko du udaletxeko balkoian, eta herrian antolatuko diren ekimenetan herritarrak parte hartzera animatzen ditu egun hau aldarrikatze aldera.

Bestalde, martxoaren 6an Alice Wonderrek kontzertua eskainiko du 19:00etan Berrizko Kultur Etxean. Martxoaren 12an eta 14an, ‘La boda de Rosa’ filma, Goya sarietarako 8 izendapen dituena, film onena, Iciar Bollaín zuzendariak eta Candela Peña aktorearentzat barne; martxoaren 13an, ‘Atzerrian lurra garratz’ antzezlanak, eta martxoaren 26an eta 28an, ‘Las niñas’ filmak pandemiak baldintzatutako programazioa osatzen dute.