‘Emakumeak euskal kooperatibismoan’ jardunaldia antolatu dute Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk), Farapik eta Lankik. Udako Ikastaroen 51. edizioaren barruan egingo da, uztailaren 7an, Eibarren.
Jardunaldiek lan-harreman kooperatiboetan sakondu nahi dute eta lanaren ikuspegi feministan kuriositatea duen eta ekonomia sozialean aritzen den orori zuzenduta dago, Araitz Rodriguez Gutierrez antolatzaileak dioenez.