URRIA | BILBO 
Emakumeak Erdialdeko Amerikan

Urrian, Bilboko metroko San Nikolas geltokian, Emakumeak Erdialdeko Amerikan: autogestioa eta osasunerako eskubidearen aldeko erresistentzia erakusketa egongo da, Lumaltik Herriak erakundearen eskutik. Bertan, Mexiko, Guatemala eta El Salvadorreko emakumeek zuzendutako osasun-eskubidearen aldeko esperientziak ikus daitezke. Aniztasun etnikoa, politikoa, kulturala edo sexuala duten arren, opresioak pairatzen dituzte emakume izate hutsagatik, eta sistema patriarkalak bere bizitza eta gorputzen aurkako indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala eta instituzionala eragiten duen testuinguruetan bizi dira.

Kolektibitatea lehenesten duen ikuspegitik, hemen bildutako erakunde sozial eta zibilen esperientziek herrien eta komunitateen autodeterminazioa onartu eta berretsi nahi dute. Osasunerako eskubidea aldarrikatu eta gauzatzeko auto antolaketa, erakundeen laguntzarekin edo laguntzarik gabe, funtsezko zutabe bihurtu da bizitza duina izateko prozesuetan eta erresistentzietan.

Osasunaren ikuskera integral baten bidez, gizabanakoaren eta komunitatearen, lurraren, lurraldearen, baliabide naturalen edo mundu-ikuskeraren arteko erlazioen garrantzia kontuan hartuta, aipatutako errealitateek agerian uzten dute hainbat testuingurutan antolatutako emakumeek osasunean dituzten genero desberdintasunei nola aurre egiten dieten, eta, era berean, gizarte-desberdintasunek, politikek, ekonomikoek edo ingurumenekoek.