UZTAILAK 21-30 | DONOSTIA 
Emakume artisten zikloa

Egunak: uztailaren 21ean, 23an eta 27tik 30era. 17:30etik 19:30era
Lekua: Donostiako Emakumeen Etxea (Okendo kalea, 9)
Hizkuntza: euskara

Formatzailea: Zorione Méndez

Historian zehar egon diren eta dauden artista ezberdinen lanak eta bizitzei buruz ikasiko dugu modu dinamiko batean, ondare historikoari garrantzia emanez. Saioak, teoriko eta praktikoak izango dira, banakako zein taldeko ariketez josirik. Egon diren bigarren planutik, lehen planura ekarriko ditugu duten garrantzia azpimarratuz. Arte disziplina anitzetan esperimentatzeko aukera izango dugu. Han eta hemengo sei sortzaile garaikide hauen bitartez: collagea, joskintza, performancea, marrazketa, argazkilaritza eta azterketa-soziologiko artistikoa jarriko ditugu praktikan.

IZEN-EMATEA