MAIATZAK 16 
Bizi-Bira 2021 Donostian

Eguna: Maiatzak 16. 11:00etatik 16:00etara
Lekua: Txalupagillene Plaza. Donostia

Euskal Herrian Bizitzaren Aldeko Koordinazioa:

“2021ean Euskal Herrian ordezkaritza zapatista bat hartuko dugu, gure geografian eta Europako beste lurralde batzuetan dauden borroka kolektibo eta herrikoiak trukatu eta astindu nahi dituena. Gure lurraldeko talde eta erakundeak antolatzen ari gara harrera egiteko.

Mexikon espainiar sarraskia gertatu zenetik 500 urtera, EZLN jaio zenetik 37 urtera eta 1994ko urtarrilaren 1eko altxamendu publikotik 27 urtera, Mexikoko herri indigenek "abajo y a la izquierda" antolatzen jarraitzen dute. Historian lehen aldiz, EZLNk Europa bisitatuko du 2021ean, 160 pertsonek osatutako ordezkaritza baten bidez. Horretarako, CNI (Congreso Nacional Indigena) eta FPDTA-MPT (Frente de Pueblos en Defensa de la Tierra y el Agua- Morelos, Puebla y Tlaxcala) taldeetako kideak lehorreratuko dira.

Europako inbasio adostu hau egiteko, hainbat lurraldetatik igaroko dira. Horien artean, Euskal Herria. Eta, horretarako, kolektibo eta erakunde internazionalistak, antizisheteropatriarkalak, antirrazista eta antikapitalistak antolatzen ari gara, bidaia honetan haiei harrera egiteko.”